XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GOAZEN MAPA TOPOGRAFIKOA ERABILTZERA!

Eskualdea mugaturik daukazue jadanik.

Orain, ahalik eta informazio gehien adierazi behar duzue bertan (ibaiak, iturriak, bideak, herriak,...).

Handiago irudikatuko duzue, hobeto ikus dadin.

Zeuen eskualdeko erliebea nolakoa den, seguru nahiko ondo dakizuela oraingoz.

Baina ba ote dakizue, erliebe hori grafikoki nola adieraz daitekeen?.

Horixe da orain egingo duguna.

Oso erraza da.

Demagun mapa hau dugula.

Edozein bi puntu (A eta B), zuek nahi dituzuenak, hartuko dituzue mapan eta zuzen baten bidez lotuko dituzue (ikus irudia).

Distantzia hori neurtu eta paper milimetratutan adieraziko duzue abszisatan.

Ordenatuetan, ostera, sestra-kurben altuerak adieraziko dituzue (ikus beheko irudia).

A-tik hasi eta B-rako bidean, sestra-kurba bat ebakitzean (D), AD distantzia neurtuko duzue eta hurrengo irudiko abszisetan markatuko duzue, ordenatuetan sestra-kurba horri dagokion altuera adieraziz.

Berdin egingo duzue beste puntu guztiekin (E,F,G,...).

AB zuzen osoarekin berdin eginez, puntu piloa edukiko duzue.

Puntu horik lotuz, erliebe honen zehartebakia lortuko duzue.

Zuzen horri dagokion erliebea adieraziko duzue horrela.

- Zeuen eskualdeko erliebearen zehartebaki asko egin ditzakezue.

Honela eginik, erliebeari buruzko ideia orokorra hartuko duzue.

Zehartebakietan toponimia ere ipin dezakezue, argiago gera dadin (mendiak, ibaiak, herriak,...).

ALTUERA. IBAI.

- Oharrak: Mapa baten bidez orientatzen ikas ezazue (ikus Saioka 6, Sozial Arloa,20-21 orrialdeak).

Ibai handien soslai grafikoa egin ezazue.